Itxi

Ekonomia

Ameriketako Estatu Batuak

AEBko Erreserba Federalak interes-tasak 0,75 igotzea erabaki du, azken sei hilabeteetako bosgarren igoera

Agentziak | EiTB Media

Horrela, Ameriketako Estatu Batuetako banku zentralak ekonomialarien iragarpenak bete ditu, eta munduko ekonomia nagusiaren interes-tasa ofiziala % 3-3,25 artean kokatuko du, azken 14 urteetako altuena.

  • Jerome Powell Erreserba Federaleko presidentea. Argazkia: EFE

    Jerome Powell Erreserba Federaleko presidentea. Argazkia: EFE

AEBko Erreserba Federalak interes-tasak 0,75 igotzea erabaki du, inflazioa kontrolatzeko saiakera berri batean. Iragan martxotik bosgarren igoera da, eta puntuko hiru herenen hirugarrena jarraian.

Horrela, Ameriketako Estatu Batuetako banku zentralak ekonomialarien iragarpenak bete ditu, eta munduko ekonomia nagusiaren interes-tasa ofiziala % 3-3,25 artean kokatuko du, azken 14 urteetako altuena.

Bi eguneko bileraren ostean, Erreserba Federaleko kideek hartu dute erabakia.

Inflazioaren azken datuak jakitera eman eta astebetera iragarri dute igoera. AEBko KPIk bi hamarren behera egin zuen abuztuan, % 8,3an kokatuz, baina uztailarekin alderatuta prezioek hamarren bat gora egin zuten.

Beraz, Erreserba Federalak martxotik agindu dituen igoerak ez dira oraingoz prezioetan eraginik izaten ari.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena