Ekonomia -

Neurri fiskalak

Hauek dira Espainiako Gobernuak iragarritako neurri fiskal berrien gakoak

Maria Jesus Montero Ogasuneko espainiar ministroak eman ditu jakitera ostegun honetan.

Sozietate zerga izango da erreformatuko dutenetako bat
Sozietate zerga izango da erreformatuko dutenetako bat
Sozietate zerga izango da erreformatuko dutenetako bat

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko Ogasun ministro Maria Jesus Monterok hainbat neurri fiskalen berri eman du ostegunean. Gobernu espainiarrean koalizioan dauden PSOE eta Unidas Podemos alderdiek adostu dituzte neurriak 2023ko Aurrekontuei begira. Hona hemen neurrien gakoak:

-Aberastasun handien gaineko zerga berriak 3 milioi eurotik gorako aberastasun garbia zergapetuko du.

-Zerga berri hori 2023an eta 2024an ezarriko dute, eta hiru tarte izango ditu: aberastasun garbiko 3-5 milioi euro artean, % 1,7 ordainduko dute; 5-10 milioiren artean, % 2,1; eta 10 milioitik gora, % 3,5.

-Zerga berriarekin, Ondarearen Gaineko Zergan kendurak egin ahalko dituzte. Espainiako Gobernuaren aurreikuspena da 1.500 milioi euro biltzea. 23.000 zergaduni eragingo die, alegia, guztien % 0,1i.

-Puntu bat igoko dute, % 27raino, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kapitaleko errentak 200.000 eurotik gorakoak direnean.

-300.000 eurotik gorako gainbalioetarako, % 28raino igoko dituzte, bi puntu gehiago.

-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, neurriak onartuko dituzte errenta ertainei eta baxuei mesede egiteko: hala, egun 18.000 eurora arteko errentetan ezartzen duten onura fiskala 20.000 euroetara igoko da. Neurri horren bidez, 1.881 milioi euro aurreztuko dituzte zergadunek guztira. Urtero 18.000 euro irabazten dituen langile batek, seme-alabarik ez badu, urtean 746 euroko aurrezte fiskala izango luke; beraz, % 40 gutxiago ordaindu beharko luke.

-15.000 euroetatik gorako lan errentek, alegia, egun baino 1.000 euro handiagoek, ez dute izango zertan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ordaindu.

-Sozietate zerga % 23ra jaitsiko dute milioi bat euro baino gutxiago fakturatzen duten enpresa ertain eta txikien kasuan. Gainera, denbora muga jarriko dute enpresa talde handiek aurreko ekitaldietan izandako galeretako kenduretan.

-Sozietate zerga jaisteak 407.000 enpresari egingo dio mesede. 292 milioi euro aurreztuko dituzte.

-Finkatutako talde handiek galeren % 50 soilik kendu ahal izango dituzte 2023an; hori bai, 2024an gainerakoa ezarri ahalko dute. Hala, 2023an eta 2024an diru bilketa 2.439 milioi euro handiagoa izango da. Neurriak 3.609 enpresari eragingo die, hau da, guztien % 0,2ri.

-Espainiako Gobernuak iragarritako neurrien bidez, onura fiskal garbiak 3.144 milioi eurokoak izango dira hurrengo bi urteotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errenta aitorpena Espainiako Gobernua bideoak Espainia Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa