Ekonomia -

Krisi energetikoa

EBk puntako orduetan eskari elektrikoa % 5 murriztea, eta energia enpresetarako tasa bat adostu ditu

Europar Batasuneko Energia ministroek ostiralean itxi dute akordioa. Halaber, 180 euro/MWh-ko muga ezarriko diote elektrizitate ekoizle marjinalek energia merkaturatu ahalko duten prezioari.

Akordioa ostiralean itxi dute. Argazkia: EFE.
Akordioa ostiralean itxi dute
Akordioa ostiralean itxi dute. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Energia ministroek akordio politikoa itxi dute ostiral honetan EBko merkatu elektrikoan esku hartzeko larrialdietako neurrien gainean. Hala, adostu dute eskari elektrikoa % 5 murriztuko dutela puntako orduetan, tasa bat ezarriko dietela erregai fosiletako enpresei, eta 180 euro/MWh-ko muga bat jartzea elektrizitate ekoizle marjinalek energia merkaturatu ahalko duten prezioari.

Bileran ordubete baino pixka bat gehiago emanda, EBko Energia ministroek premiazko neurri horiek hartu dituzte; elektrizitate kontsumoan derrigorrezko murriztapena jarriko dute, erregai fosiletako artekariei "elkartasun" tasa ezarriko zaie, petrolio enpresei adibidez, eta zaurgarrienen artean banatuko dute elektrizitatea 180 euro/MWh-ko mugatik gora saltzen duten ekoizle marjinalen ezohiko mozkinak.

Neurriak datorren astean hartuko dituzte formalki, idatziz. Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sartuko dira indarrean.

Energia ministroek Bruselaren proposamena hitzartu dute, alegia, kontsumo handieneko elektrizitatearen eskaria % 5 derrigorrez murrizteko proposamena, bai eta elektrizitatearen eskaria, 2023ko martxoaren amaierara arte, % 10 murrizteko proposamena ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Europar Batasuna Ekonomia berriak Gaurko titularrak Albisteak Energia jasangarriak Efizientzia energetikoa Energia iturriak gaur