Ekonomia -

Urteko batzarra

Saenz de Santamariak Bilderberg klubaren bileran parte hartuko du

Taldeak munduko lider esanguratsuak bilduko ditu ateak itxita eztabaidatzeko.

Soraya Saenz de Santamaria, Espainiako Gobernuko presidenteordea. EFE
Soraya Saenz de Santamaria, Espainiako Gobernuko presidenteordea. EFE
Soraya Saenz de Santamaria, Espainiako Gobernuko presidenteordea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea eta bozeramaileak Bilderberg klubaren hurrengo bileran parte hartuko du, elkarte horrek, hain zuzen, urtero munduko lider esanguratsuak biltzen ditu ateak itxita eztabaidatzeko.

2012ko edizioan, Bilderberg klubak munduko 145 ordezkari bilduko ditu Chantillan, AEBetako Virginia estatuan, gai politikoen, ekonomikoen eta sozialen inguruan ateak itxita eztabaidatzeko.

Besteak beste, harreman transatlantikoak, Europako eta AEBetako ikuspegi politikoaren bilakaera, ekonomia garatuen herstura eta hazkuntza, energiaren erronka, demokraziaren etorkizuna eta Errusia, Txina eta Ekialde Hurbilarekin lotutako gaiak izango dituzte hizpide.

Saenz de Santamaria dago klubak antolatutako bilkuraren parte hartzaileen artean, bertan Espainiako enpresa munduko ordezkariak ere izango dira, tartean, Jose Luis Cebrian Prisako kontseilari delegatua, Juan Maria Nin Genova La Caixako zuzendari nagusia eta Joaquin Almunia Europako Batzordeko Lehia komisarioa, Bilderberg klubak bere webgunean dakarrenez.

Espainiako Gobernuko ordezkariak María Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiari eta Gaztela Mantxako presidenteari hartuko dio lekukoa, azken honek joan den urtean parte hartu zuen Bernan (Suitza) egindako bileran.

2010ean Sitgesen eta Bartzelonan bildu zen elkarte hau eta Jose Luis Rodriguez Zapatero garai hartan Espainiako Gobernuko presdiente zenak agerraldia egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea