Ekonomia -

Errekor berria

Burtsa 6.065 puntura jaitsi eta urteko minimoetan da

Arrisku saria oinarrizko 530 puntutan ezarri ostean, IBEX 35 24,80 puntu jaitsi da.

Espainiako arrisku sariak gainez gain jarraitzen du. EFE
Espainiako arrisku sariak gainez gain jarraitzen du. EFE
Espainiako arrisku sariak gainez gain jarraitzen du. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako arrisku sariak gainez gain jarraitzen du, ostiral honetan marka berriak hausten ari da. Hala, une batez 548 punturaino igo da, baina 12:30ean 546ko mailara jaitsi da.

Soraya Saenz de Santamariak AEBetara egindako bidaiak ez du Espainiako finantza sektorearen inguruko ziurgabetasuna baretzea lortu, eta arrisku sariak bostgarren egunez jarraian 500 puntutik gora jarraitzen du.

Espainiako 10 urterako bonuen errentagarritasuna % 6,6ra arte igo da 12:30ean, Alemaniako zorrarena, berriz, % 1,17an kokatu da.

Kezkak eta ziurgabetasunak jarraitzen du merkatuan. Mario Draguik Espainiak Bankiaren krisiarekin egindako kudeaketa kritikatu zuen atzo eta Europako Banku Zentralak bere birkapitalizazioan ez duela parte hartuko azaldu zuen.

Halaber, Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsako zuzendariak Espainiak erakundeari laguntza eskatu izana gezurtatu zuen ostegunean eta baztertu egin du Espainia erreskatatzea.

Saioa amaitzean, Espainiako burtsa % 0,41 jaitsi da eta urteko minimo berri bat izan du (6.065 puntu), Estatu Batuetan langabezia igotzeak eta industria jarduerak behera egiteak munduko ekonomia handienetan eragina izan du.

Arrisku saria oinarrizko 530 puntutan jarrita, Espainiako merkatuaren indize nagusiak, IBEX 35a, 24,80 puntu jaitsi da, % 0,41am 6.065 punturaino, 2003ko apirileko preziora, hain justu. Aste hau 2011ko abuztutik okerrena izan da, % 7,31 jaitsi baita burtsa, eta aurten % 29,2ko galerak izan ditu.

Burtsa

Ibex 35ek saioaren erdialdean % 0,42ko igoera izan du eta 6.100 puntuak gainditu ditu, Europako gainerako indize garrantzitsuak galeren bidean egon arren. Hala Frankfurt % 2,7 galtzen jarri da eta Paris % 1,6.

Espainiako bankuaren inguruko ziurgabetasunak euroa zigortzen jarraitzen du, eguerdian 1,23 dolarrean aldatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea