Gizartea -

TRAFIKO-ISTRIPUA

Gizonezko bat hil da ibilgailu batek harrapatuta Behobiako kamioien aparkalekuan, Irunen

Ertzaintza ikertzen ari da gaur goizean Gipuzkoako udalerrian izandako gertakaria.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da gaur goizean ibilgailu batek harrapatuta Behobiako kamioien aparkalekuan, Irunen (Gipuzkoa), gasolindegiaren ondoan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Aipatu iturriaren arabera, 04:30 baino lehentxeago pertsona batek deitu die larrialdi zerbitzuei ustez ibilgailu batek harrapatutako gizon bat oso larri zegoela ohartarazteko. Ibilgailurik ez zegoen bertan larrialdi zerbitzuak bertaratu direnean.

Ertzaintza eta osasun langileak joan dira ezbeharra gertatu den lekura, baina ezin izan dute ezer egin biktima suspertzeko.

Hilotza, identifikatu gabe dagoena oraindik, Donostiako Auzitegi-medikuarenera eraman dute epailearen aginduz, eta Ertzaintzak ikerketa jarri du abian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Irun Albisteak Trafiko istripuen biktimak