Ekonomia -

2012ko lehen hiruhilekoa

EAEk superabita izan du, Estatutik laguntzarik jaso gabe

EAE izan da, aurrerakinik gabe, urteko lehen hiruhilekoan superabit txiki bat lortu duen erkidego bakarra. Nafarroak, berriz, % 1,44ko defizita erregistratu du.

Cristobal Montoro, Ogasun ministroa. EFE
Cristobal Montoro, Ogasun ministroa. EFE
Ministro Kontseiluak erkidegoek defizita betetzeko dituzten aukerak aztertu ditu

01:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autonomia Erkidegoak 2012ko lehen hiruhilekoan aurrekontuen oreka mantentzea lortu dute (ez dute defizitik sortu), Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak esan duenez. Ostiral honetako Ministroen Kontseiluan, autonomia erkidegoen urteko lehen hiru hilabeteetako aurrekontuen txostena aztertu dute, eta horren berri eman du prentsaurrekoan ministroak.

Estatuko Ogasunak eman dizkien aurrerakinei esker (5.000milioi euro inguru) lortu dute oreka hori erkidegoek. Izan ere, laguntza hori gabe, 2012ko urtarrila eta martxoa bitartean autonomiaerkidegoetako defizita negatiboa izan da (% -0,45). Euskal Autonomia Erkidegoa izan da aurrerakinik gabe superabita lortu duen erkidego bakarra ( % 0,25).

2011ko aldi berean, erkidegoek lurraldeko BPGren % 0,75eko defizita izan zuten. Montorok prentsaurrekoan gogoratu duenez, erkidego guztiek % 1,5eko defizit-helburu lortu behar dute aurten.

Aurrerakinak jaso ondoren, 8 erkidegok lortu dute superabita: Euskal Autonomia Erkidegoa, Aragoi, Asturias, Balearrak, Gaztela-Mantxa, Gaztela Leon eta Katalunia.

Valentziak oreka lortu du aurrekontuetan (%0,00); eta beste zortzi erkidegok defizitarekin bukatu dute lehen: Andaluziak, Kanariar Uharteak, Kantabriak, Extremadurak, Galiziak, Madrilek. Murtziak eta Nafarroak. Azken horrek, % 1,44ko defizita izan du.

Erkidegoetako defizit (-) eta superabit (+) zenbatekoak, 2012ko urtarrila eta martxoa bitartean:Aurrerakinik gabeAndaluzia: -0,60 Aragoi: -0,20 Asturias: -0,23 Balearrak: -0,28 Kanariak: -0,30 Kantabria: -0,47 Gaztela-Mantxa: -0,28 Gaztela eta Leon: -0,24 Katalunia: -0,46 Extremadura: -0,55 Galizia: -0,56 Madril: -0,48 Murtzia: -0,85 Nafarroa: -1,44 Errioxa: -0,16 Valentzia: -0,70 EAE: 0,25  AurrerakinekinAndaluzia: -0,44 Aragoi: 0,07 Asturias: 0,11Balearrak: 0,57 Kanariak: -0,30Kantabria: -0,02 Gaztela-Mantxa: 0,59Gaztela eta Leon: 0,08Katalunia: 0,45 Extremadura: -0,23 Galizia: -0,19Madril: -0,10  Murtzia: -0,61Nafarroa: -1,44Errioxa: 0,26 Valentzia: 0,00 EAE: 0,25

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea