Ekonomia -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Barkala: "Bilboko Portuak gerrikoa du, finantzarioki ondo gaude"

Bilboko Portu Agintaritzako presidenteak adierazi duenez, krisiaren ondorioz, gasaren trafikoa eta fuel olioaren inportazioa handitzen ari dira.

Ricardo Barkala Bilboko Portu Agintaritzako presidentea Radio Euskadin (artxiboko argazkia)
Ricardo Barkala Bilboko Portu Agintaritzako presidentea Radio Euskadin (artxiboko argazkia)
Ricardo Barkala Bilboko Portu Agintaritzako presidentea Radio Euskadin (artxiboko argazkia)

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Barkalaren esanetan, lehengaien eta energiaren prezioa garestitu arren, Bilboko Portuak "gerrikoa" du, "finantzarioki ondo gaude".

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, Bilboko Portu Agintaritzako presidenteak esan du krisiaren ondorioz, gasaren trafikoa eta fuel olioaren inportazioa handitzen ari direla. Nolanahi ere, azpimarratu du gero eta gas gutxiago heltzen dela Errusiatik Bilbora, eta lehen igorle izatetik hirugarren edo laugarrena izatera pasa dela. Orain, gasa batez ere Ameriketako Estatu Batuetatik, Nigeriatik eta Trinidad eta Tobagotik iristen da Bilbora.

Barkalaren ustez, Bilboko Portua gasa Europara eramateko bide egokia izan daiteke. Horren hitzetan, Bilboko Portuak gaitasuna izango luke gas gehiago biltzeko egungo instalazioetan, ondoren Europa osoan zehar banatzeko. "Bilboko Portuak itsasontzi gehiago hartzeko gaitasuna du", nabarmendu du.

Krisiaren ondorioez galdetuta, Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak esan du igoera ez dela bakarrik nabaritu gasaren eta fuelaren garraioan. Ro-ro ontzien mugimendua (trakzio-bururik gabeko kamioiak garraiatzeko itsasontziak) eta gurutzaontzien mugimendua ere handitu egin da. Aurten, esaterako, 80 iritsiko dira.

Kontrara, merkantzia orokorraren garraioak (siderurgia, papera, etab.) hazkunde iraunkorra edo moderatua izan du. Halaber, kontainerren sektorean ere neurrizko beherakada izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Bilboko Portua argazkiak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak