Ekonomia -
Ibilaldian
'Murrizketei aurre egiten' jarraituko dutela berretsi du Celaak
Hezkuntza edo Osasuna bezalako arlo "garrantzitsuen" murrizketei aurre egiten jarraitu nahi dutela adierazi du sailburuak.
Erredakzioa
Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak euskal hezkuntzaren eredua defendatzeko beharraz hitz egin du, PPren Gobernuaren murrizketei aurre egiteko.
Itxaropena ikastolak antolatu duen Ibilaldian hartu du parte, besteak beste, Iñigo Urkullurekin, Andoni Ortuzar EAJko BBBeko presidentearekin, Tasio Erkizia ezker abertzaleko ordezkariarekin eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektorearekin.
Euskararen normalizazioaren alde egin du sailburuak irekiera ekitaldian, eta Osasuna eta Hezkuntza bezalako arlo "garrantzitsuetan" murrizketei aurre egiteko beharra aipatu du. "Euskadiko eredua finkatzen ari gara, azken hiru urteetan landu duguna", adierazi du.
Eredu hori "ongizatearen estatua mantentzeko eredua da", Celaaren iritziz.