Ekonomia -
PPren zuzendaritza batzordea
Basagoitik erreskatea baztertu du eta PSOEri eskua luzatu dio
Espainiak egoera gaindituko duela ziurtatu du Antonio Basagoitik, ondorioz, erreskatea baztertu du.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak baztertu egin du Espainiaren erreskatea eta Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruzagiari Rajoyri laguntzeko eskatu dio herrialdea "aurrera ateratzeko".
EAEko PPren zuzendaritza batzordean egin ditu adierazpenak, egungo egoera aztertzeko bildu baitira Bilbon.
Zailtasunaren eta "krisiaren sakontasunaren" jakitun direla adierazi du, baina Espainiak egoera gaindituko duela ziur dago Basagoti, horregatik erreskatea baztertu du. "PP ez dago horretan pentsatzen ari; egindako erreformekin eta politikari arduratsuen laguntzarekin, batik bat PSOEkoekin eta PPkoekin, ez dugu esku-hartzerik beharko".
Bere iritziz, Espainia aurrera aterako da, baina horretarako, "ardurarekin" jokatu behar dela defendatu du. Ildo honetan, sozialistei eskua luzatu die, batera, irtenbide bat bilatzeko.
PPk, orain hiru urte PSE-EEk Jaurlaritza eskuratzeko "laguntza" eman zien bezala, orain, "sozialistek Espainia aurrera ateratzeko Rajoyri lagundu beharko diete", ondorioztatu du.