Ekonomia -
Gertakaria
Sustoa Basaurin, Sidenorren izandako burrunba baten ondorioz
Hondakindegiko isurketa baten erreakzio "normala" izan dela dio enpresak, baina gertaerak kezka eragin du inguruko bizilagunen artean.
EITB Media
Sidenor lantegiko hondakindegian burrunba bat izan da gaur arratsaldean Basaurin (Bizkaia).
Enpresak EITB Mediari jakinarazi dionez, isurketa baten erreakzio "normala" da. Ondoren zehaztu duenez, lantegiko teilape batean sutea izan da, eta beharginek itzali dute.
Hala ere, gertaerak zalaparta eta kezka sortu du bizilagunen artean, eta sare sozialek horren berri eman dute.
Bizilagunek adierazi dutenez, hainbat leherketa entzun dituzte, eta horien atzean, sute bat eta ke-zutabe handi bat ikusi dute herri osotik.
Antza denez, aireztagailu batean izandako arazo batek eragin ditu leherketak.