Ekonomia -

Krisia

Alderdi politikoei 'barkatutako' kredituak plazaratzeko eskatu du ELAk

"Iruzur era hori Espainian oso ohikoa da", salatu eta "gardentasuna" aldarrikatu du, baita EAEko eta Nafarroako kutxetan ere.

Txiki Muñoz. EITB
Txiki Muñoz. EITB
Txiki Muñoz. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Banketxeak eta kutxak alderdi politikoei "barkatutako" kredituak argitaratzera behartzeko eskatu du ELA sindikatuak, eta "erabateko" gardentasuna aldarrikatu du, baita EAEko eta Nafarroako kutxetan ere.

PSOEren eta PPren zuzendaritzapean egindako "lau finantza erreformek" ez dutela ezer aldatu adierazi du euskal sindikatuak, "kredituak iritsi gabe jarraitzen duelako".

"Dena gezur handi bat izan da. Bankiarekin gertatutakoak (zor publikoa izatera pasatuko diren 23.500 milioi euroak murrizketa gehiago ekarriko dute), izandako arduragabekeria agerian uzten du, eta garrantzitsuena, botere ekonomikoak gobernuekin duen lotura", salatu du.

Horrela, Europako Batzordeak eskatutako txostena (GRECO) "ia inor ohartu gabe" pasatu dela nabarmendu du. Txosten horrek agerian utzi omen du banketxeek alderdi politikoei utzitako kredituak askotan "barkatu" egiten direla, eta "iruzur era hau Espainian oso ohikoa da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea