Ekonomia -

Eusko Jaurlaritza

Lege berriak etxebizitza duina izateko eskubidea babesten du

Nahikoa izango da etxerik ez edukitzea, etxea alokatzeko Etxebideko zerrendetan izena emanda egotea, eta 9.000 euro baino gutxiagoko diru sarrerak izatea etxebizitza eskatzeko.

Lege berriak etxebizitza duina izateko eskubidea babesten du. Argazkia: EITB
Lege berriak etxebizitza duina izateko eskubidea babesten du.
Etxebizitzaren lege-proiektua onartu du Jaurlaritzak

01:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzaren lege-proiektu berria onartu du gaur Eusko Jaurlaritzak eta proiektuak etxebizitzaren gaineko eskubide objektiboa jasotzen du. Legebiltzarrak legea onartzen badu, herritarrek auzitara jo ahal izango dute etxea izateko.

Hiru baldintza bete beharko dira auzietara jo eta etxebizitza eskatzeko: etxerik edo bizilekurik ez edukitzea, etxea alokatzeko Etxebideko zerrendetan izena emanda egotea, eta 9.000 euro baino gutxiagoko diru sarrerak izatea pertsona bakarrarentzat edo 15.000 baino gutxiago hiru laguneko familiarentzat. Hiru baldintza horiek betetzea nahikoa izango da auzitegietara jo eta administrazioari etxea eskatzeko, Jaurlaritzaren lege proiektua onartzen bada. Euzko Alderdi Jeltzalea eta PP orain arte ez dira ados egon.

Orain dela bi urte 80 gizarte eta ekonomia eragilek sinatutako gizarte hitzarmena hartu du oinarritzat proiektuak.

Babes ofizialeko etxeak

Jaurlaritzak onartutako lege proiektuak aldaketak dakartza babes ofizialeko etxeetan ere. Esaterako, jabeen ahalmen ekonomikoa zeharo igoko balitz, itzuli egin beharko lukete babes ofizialeko etxea; baita Estatuan beste etxe bat erosiz gero merkatu librean.

Hutsik dauden etxeak

Hutsik dauden etxeetarako ere arau berriak aurreikusten dira. Besteak beste, 10 euroko kanon bat ezartzea metro karratuko urtean, edota etxebizitzak alokatzera behartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea