Ekonomia -

hipotekak

Euriborra apaldu egin da urrian, baina azken 13 urteetako maximoetan dago oraindik

Aurtengo hirugarren altuena izan da hilabete honetako gorakada, irailekoaren eta ekainekoaren atzetik.

Lau hamarren inguruko gorakada izan da urrian. Argazkia: PxHere
Lau hamarren inguruko gorakada izan da urrian. Argazkia: PxHere
Lau hamarren inguruko gorakada izan da urrian. Argazkia: PxHere

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtebeteko euriborra, hipotekak kalkulatzeko Espainian gehien erabiltzen den interes tasa, ia lau hamarren igo da urrian, hileko batez bestekoa % 2,629ra iritsi arte, eta igoera erritmoa moteldu du irailarekin alderatuta, nahiz eta urriko tasa 2009ko urtarriletik altuena izan den.

Urriko arnasaldia gorabehera, hilabete honetako gorakada aurtengo hirugarren altuena da, irailean eta ekainean izandakoen atzetik.

Igoera horrekin, 25 urtera bitarteko 145.000 euroko (EINen arabera hipotekatutako batez besteko zenbatekoa) hipoteka tasa aldakorreko hipoteka dutenei, euriborraren gaineko % 1eko diferentziala badute, eta urriko datuarekin berrikusi behar badute, hileko kuota % 40 igoko zaie iazkoarekin alderatuta, 220 euro inguru gehiago alegia.

Hipoteka horren kuota 2.650 euro inguru igoko da urte osoan.

EINen azken estatistikaren arabera, iazko abuztuari dagokiona, Espainiako hipoteken % 30,6 tasa aldakorrekoak dira, eta gainerakoek interes tasa finkoa dute, batez beste % 2,85ekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Hipotekak albisteak Kredituak berriak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Etxebizitza gaur