Ekonomia -

enplegua

Nola eman alta etxeko langile bati Gizarte Segurantzan?

Pertsona bati Etxeko Enplegu Sistema Berezian alta nola eman erakusten dizugu, bederatzi urratsean eta dokumentaziorik aurkeztu gabe. Lanaldia hilean 60 ordutik beherakoa bada eta alde biek hala adosten badute, enplegatuak berak kudea dezake izapidea.

Etxeko langile bat. Artxiboko argazkia: EITB Media
Etxeko langile bat. Artxiboko argazkia: EITB Media
Etxeko langile bat. Artxiboko argazkia: EITB Media

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak (GSDO) Import@ss jarri du martxan berriki, izapide elektronikoak egiteko atari edo egoitza berria. Jarraian, pertsona bati Etxeko Enplegu Sistema Berezian alta nola eman azalduko dizugu, bederatzi urratsean eta dokumentaziorik aurkeztu gabe.

Erakundeak gogorarazten digunez, nahitaezkoa da langileari alta ematea, lanordu kopurua edozein dela ere. Lanaldia hilean 60 ordu baino gutxiagokoa bada eta alde biek hala adosten badute, langileak berak kudeatu dezake alta eta kuota osoa ordaindu dezake.

Alta egiteko, beharrezkoa izango da ziurtagiri elektronikoaren bidez, Cl@ve bidez edo SMS bidez identifikatzea, behin atarira sartuta.

Alta egiteko urratsak

Hasteko, alta enplegatzaile edo langile gisa ari zaren izapidetzen adierazi behar izango duzu eta, jarraian, bederatzi pauso hauek jarraitu beharko dituzu:

- Langilearen datuak: Agiri identifikatzaile mota eta zenbakia (NAN edo AIZ) eta jaiotza data.

- Enplegatzailearen datuak: Adierazi langileak familia ugaria izango duen ardurapean. Baldintzak betetzekotan, hobari baterako eskubidea izan dezakezu.

- Kontratuaren irapena: Adierazi jardunaren hasiera data eta kontratu mota (zehaztugabea edo iraupen zehatzekoa).

- Lanaldia eta soldata: Markatu kontratua lanaldi osokoa edo ordukakoa den, asteko/hileko lanorduak, soldataren ordainketa nola adostu den (hilekoa edo astekoa), jasoko den soldata, oporretan zehar soldatarik jasoko den, aparteko ordansariak barne dauden, guardiako ordurik egingo den edo gauzazko soldatarik adostu den (sistemak adieraziko dizu ordaindu beharreko kuota datu horiek oinarri hartuta).

- Jardunaren helbidea: Bete itzazu datuak edo hautatu ezazu jardunaren helbidea, GSDOko datu basean erregistratutakoren batekin bat etortzekotan.

- Erakunde aseguratzailea: Hautatu erakunde aseguratzailea, INSS edo Mutua laguntzaile baten artean.

- Harremanerako datuak: Sartu itzazu enplegatzailearekin harremanetan jartzeko datuak.

- Banku helbideratzea: Dagokion hileroko kuota kargatuko den kontuaren datuak sartu.

- Berrikusi zure datuak: Import@ss-ek moldatu beharreko eremu guztien laburpena eskainiko dizu, akatsik hautematekotan.

Datuak zuzenak badira, zure adostasuna eman beharko duzu erantzukizunpeko adierazpena irakurri eta onartu ondoren, dagokion laukitxoa markatuz. Behin hori eginda, eskaera sinatu, eta alta eskatu ahal izango duzu, sistemak egiaztagiri bat erakutsiko dizu, eta justifikazio dokumentazioa pdf formatuan deskargatzeko aukera eskainiko dizu.

Identifikazio metodorik gabe

Aurreko identifikazio metodorik ez baduzu, atari digitaleko eskaerak bidaltzeko zerbitzua erabili ahal izango duzu, eta bertan eskatu ahal izango duzu alta formulario hori erabiliz, aldez aurretik identifikatu beharrik izan gabe. Halaber, bajak eta datu aldaketak izapidetu ahal izango dituzu.

Alta izapidetzeko, hurrengoak bete eta atxiki beharko dituzu:

- Enplegatzailearen datuak: Datu pertsonalak, helbidea, Kotizazio Kontu Kodea, kuotak kobratzeko bankuko datuak, nortasun agiriaren kopia.

- Etxeko langilearen datuak: Datu pertsonalak, nortasun agiriaren kopia eta Gizarte Segurantzako zenbakia.

- Lan harremanaren datuak (lan egindako orduak, soldata, lan harremanaren hasiera data, gauzazko ordainketarik dagoen, gauak, etab.).

- Lan kontratua (deskargatu hemen zenbait eredu).

- Gizarte Segurantzaren altaren inprimakiak (hemen, formularioa).

- Etxeko langile bat kontratatzen duzun lehen aldia bada, Kotizazio Kontu Kode Eskaeraren TA.6-0138 HOGAR eredua ere aurkeztu beharko duzu (hemen eskuragarri).

- Gainera, langileak Gizarte Segurantzarekiko afiliazio zenbakirik ez izatekotan, TA 1 ereduaren bitartez kudeatu beharko litzateke.

Epeak

Aurreko kasuetako edozeinetan, alta lan jarduera hasi aurretik izapidetu behar da, 60 egun lehenago gehienez, eta enplegatzailearen erantzukizuna da, kotizazioa ordaintzea bezalaxe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana albisteak Espainiako Gobernua bideoak Ekonomia Albisteak Gaur Eguneko albisteak