Ekonomia -
Elkarrizketa ETBn
UPyDk Bankiako arduradunen kontrako kereila aurkeztuko du astelehenean
Bestalde, Rosa Diezek Euskadin beste toki batzuetan bezala "soberan dauden bikoizketak daudela esan du" eta murrizketak hor ezarri behar direla azpimarratu du.
Erredakzioa
Rosa Diez UPyDren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak adierazi duenez, bere alderdiak datorren astelehenean Bankiaren eraketa prozesuan delituren bat izan zen aztertzeko kereila aurkeztuko du Auzitegi Nazionalean.
ETBn emandako elkarrizketa batean Diezek Estatuko fiskal Bankiaren berregituraketa ikertzeko "hainbeste denbora pasatu" izana deitoratu du izan ere erakunde horretako arduradunek "inpunitatean" jarraitzeak "justiziarik ez dagoela esan nahiko luke".
Halaber, Rosa Diezek Eusko Jaurlaritzak Rajoyren Gobernuaren murrizketen kontra Auzitegi Konstituzionalean aurkeztutako helegitea "oso aldenduta" dagoela esan du, bere ustez, "gaia zera da, egin beharreko murrizketak benetan horiek diren ala ez aztertzea", murrizketak ezarritako eskumenak euskal erakundeenak diren ala ez eztabaidatu beharrean.
"Nik Jaurlaritza murrizketa horiek edo beste edozein egiteko prest ikusi dut, beti ere, horiek ezartzen eurei uzten badiete, nahitaezkoak diren eskubideetan murrizketak daudela" baloratu gabe, eta Patxi Lopezen Gobernuak "egin" dituela erantsi du.
Bere ustez, "Euskadin beste toki batzuetan bezala bikoizketak eta soberan dauden gauzak daude" eta murrizketak hor ezarri beharko liratekeela argudiatu du.
Sorturi dagokionez, Diezen ustez "ETAren marka bat ezin da legezkoa izan, erakunde terroristak existitzen jarraitzen duen bitartean".
Horrez gain, ETAren mehatxuagatik Euskadi utzi zuten pertsonek EAEn bozkatzeko aukeraren inguruan alderdi abertzaleel plazaratutako iritziak baztertu ditu Diezek eta "terrorismoak iraundako hamarkadatan errolda tiroka aldatu ziguten eta beste batzuek ihes egin behar izan zuten", esan du.