Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Espainiako burtsak azken sei hilabeteotako asterik onena itxi du

Arrisku-primak 486 puntuan bukatu du jarduna, eta IBEX 35ek 113,90 puntu egin du gora. Burtsaren inguruko informazio guztia, hemen.

Espainiako burtsa (artxiboko irudia). EFE
Espainiako burtsa (artxiboko irudia). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsak azken sei hilabeteotako asterik onena itxi du ostiral honetan, % 8,03ko igoerarekin. Banku-sistemari laguntzeko iragarritako planek eragin zuzena izan dute igoera horretan.

Arrisku-sariak 486 puntuan bukatu du eguna, eta IBEX 35ek 113,90 puntu egin du gora (% 1,77). Ondorioz, 6.552 puntuan amaitu du astea. Urteko galerak % 23,51 jaitsi dira.

Balore handi guztiek egin dute gorantz: Iberdrolak, % 4,97 (IBEX 35eko igoerarik handiena); Telefonicak, % 3,65; Repsolek, % 2,2; Banco Santanderrek, % 1,4; eta BBVAk, % 1,1.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea