Ekonomia -

Espainiako banketxeak

Bankuen krisiari irtenbide 'azkarra' emateko eskatu du Junckerrek

"Espainiak egindako esfortzuak kontuan hartuta, herrialdea ezin da Greziarekin alderatu", nabarmendu du euroguneko presidenteak.

Jean Claude Juncker euroguneko presidentea. Argazkia: EFE
Jean Claude Juncker euroguneko presidentea. Argazkia: EFE
Jean Claude Juncker euroguneko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako banketxeen krisiari irtenbidea "azkarra" emateko eskatu du Jean Claude Juncker euroguneko presidente eta Luxenburgoko lehen ministroak. "Espainiako Gobernuaren esfortzuak kontuan hartuta", Espainiako egoera ezin dela Greziakoarekin alderatu nabarmendu du.

"Irtenbidea berehala eman behar da", esan du Junckerrek Deutschlandradio Kultur Alemaniako kate publikoan egindako elkarrizketan. Espainiako arazoa banketxeena dela azpimarratu du, Greziarena, ordea, handiagoa dela esan du.

Bestalde, Wolfgang Schäuble Alemaniako finantza ministroaren arabera, Espainiak erabaki behar du Europako erreskate funtsera jo ala ez eta "Espainiako defizita Alemaniakoa baino txikiagoa dela" ekarri du gogora.

Orain, Madrilek konfiantza indartu behar duela adierazi du, eta Espainiak "banketxeen birkapitalizazioaren balioak argi eta garbi" azaldu behar dituela.

"Epe motzean, itunak aldatuz, batasun politikoaren aldeko pausoak eman behar ditugu", gaineratu du. "Eurogunean erabaki errazak eta azkarrak hartu ahal izateko egiturak behar ditugu; merkatuen konfiantza ezarekin amaitzeko eta benetako batasun fiskala lortzeko", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea