Ekonomia -

Espainiako bankuen erreskatea

Gobernuak euroguneari entzungo dio, erabakiak hartu baino lehen

Rajoyk eta Rubalcabak telefonoz hitz egin dute azken orduetan Espainiako bankuen ustezko erreskatea dela eta.

Mariano Rajoy.
Mariano Rajoy.
Mariano Rajoy.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernua Nazioarteko Diru Funtsaren txostena aztertzen ari da eta euroguneko bazkideen iritzira itxarongo du edozein erabaki hartu baino lehen.

Arratsaldeko premiazko bilera ez duela Espainiak eskatu berretsi dute Gobernuko iturriek, euroguneko presidentetzak baizik, eta Gobernuak, beste herrialdeen analisia ezagutu nahi duela azpimarratu dute.

Monkloa eta Ekonomia Ministerioa batera ikertzen ari dira NDFren txostena eta sektorea "sendoa" dela nabarmendu dute, "% 30ak soilik du arazoren bat, eta horien irtenbiderako lanean ari dira", adierazi dute iturriek.

Rajoyk eta Rubalcabak telefonoz hitz egin dute

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruak telefonoz hitz egin dute Espainiako bankuen ustezko erreskatea dela eta .

Ekonomia eta Finantza ministroen bilera iragarri denean, Rajoy Rubalcabarekin kontaktuan jarri da. Sozialistak Gobernuaren erabakiaren zain daude ustezko erreskatearen inguruan hitz egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea