Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Fitchek bi maila jaitsi du Banco Santanderren eta BBVAren kaudimena

BBB+era jaitsi du nota, "nahiko altu" bat, eta Espainiako kalifikazioaren gainetik daude oraindik.

BBVAko dorrea. Argazkia: EFE
BBVAko dorrea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fitch kalifikazio agentziak bi maila jaitsi du Banco Santanderren eta BBVAren epe luzerako zorraren nota, BBB+ra, hain zuzen, "nahiko altu" batera, eta Espainiako kalifikazioaren gainetik mantentzen dira.

Gainera, bi erakundeen kalifikazioek aurreikuspen negatiboak dituzte, esan du Fitchek ohar batean.

Bi taldeen dibertsifikazio geografikoak, finantza indarrak eta kreditu-zorroan hondatzeei aurre egiteko "frogatutako ahalmenak" zerikusi handia izan dute erabaki horretan.

Agentziak Santanderren hainbat filialen kaudimen notak ere jaitsi ditu, besteak beste Banestorena eta Santander Consumer Finance bankuarena.

Emilio Botin buru duen Santander UK Britainia Handiko filialaren kasuan, agentziak maila bat jaitsi du haren kalifikazioa, A+etik Ara. Halere, oraingo honetan, aurreikuspen egonkorra du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea