Ekonomia -

Espainiako bankuen erreskatea

Portugalek Espainiaren baldintza berberak nahi ditu, hobeak badira

Espainiari "onura gehiago dakartzaten baldintzak" ematen bazaizkio, erreskatatutako herrialde guztiei aplikatzea nahi du Portugalek.

Pedro Passos Coelho Portugaleko lehen ministroa. Argazkia: EFE
Pedro Passos Coelho Portugaleko lehen ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Passos Coelho Portugaleko lehen ministroak uko egin dio astelehen honetan Lusitaniako ekonomia erreskatatzeko baldintzen inguruan erabakitzeari Espainiari laguntzeko baldintzak ezagutu baino lehen. Halaber, "onura gehiago dakartzaten baldintzak" baldin badituzte, laguntzak jaso dituzten beste herrialdeetan ezartzea eskatu du.

Passos Coelhok esan du ez duela zentzurik jasotako laguntzaren inguruan ekimenik egitea, oraindik Espainiari ezarriko zaizkion baldintzak ezagutu baino lehen.

Azaldu duenez, laguntzaren baldintza orokor batzuk bakarrik ezagutzen dira: Finantzaketa Espainiako bankuentzako bakarrik izango dela eta Nazioarte Diru Funtsak partaidetza “teknikoa” izango duela, eta ez duela dirurik jarriko.

Halere, baldintza hobeak ematen bazaizkio Espainiari, horiek laguntza finantzarioa izan duten gainerako Europar Batasuneko herrialdeetara zabaldu beharko liratekeela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea