Ekonomia -
Espainiako bankuen erreskatea
Merkatuek zalantzekin jarraitzen dute
Saio erdian, Ibex 35 % 0,65 irabazten ari zen, baina arrisku sariak 520 puntutik gora jarraitzen du.
Erredakzioa
Ibestitzaileek ez dute argi oraingoz nola interpretatu Espainiako bankuen erreskatea, eta egunek aurrera egin ahala, hots, planaren zehaztasunak ezagutu ahala, merkatuek euren jarrerak finkatuko dituzte, Self Bankeko estrategia taldearen iruzkinaren arabera.
Hori horrela, Espainiako burtsaren adierazle nagusia, Ibex 35, % 0,65 irabazten ari zen saio erdian, Europako merkatu nagusiak bezala.
Eguerdian, adierazlea 42,50 puntu hazten ari zen, 6.558 puntutara.
Bankinterreko adituen ustez, orain zalantzak Italiara pasatzen ari dira. Milango burtsa da, hain zuzen ere, Europako merkatu nagusien artean gorriz zegoen bakarra, % 0,30 jaisten ari baitzen.
Eguerdian mozkinak zituzten burtsak honakoak ziren: Frankfurt (% 0,71), Paris (% 0,45) eta Londres (% 0,41).
Bestalde, Espainiako arrisku saria 520 puntutik gora dago goiz osoan.
Diru merkatuan, euroa 1,250 dolarretan salerosi dute.