Ekonomia -
480 lanpostu estaltzeko
Hezkuntza Sailak eta ELA, UGT eta CCOO sindikatuek akordioa lortu dute sukaldaritza eta garbiketa LPErako
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak abenduan zehar argitaratuko du 480 plaza betetzeko deialdia, merezimendu lehiaketaren sistemaren bidez.
agentziak | eitb media
Hezkuntza Sailak akordioa itxi du sukaldaritza eta garbiketa pertsonaleko negoziazio mahaiko gehiengo sindikalarekin. 480 lanpostu estaltzeko deialdia suposatuko du hitzarmen horrek.
Mahai horretan ELA, UGT eta CCOO sindikatuekin sinatutako akordioak aukera ematen du meritu lehiaketaren modalitatean sukaldarien eta garbiketako langileen lan kategorietan eskainiko diren plazak egonkortzeko ezohiko prozesuaren deialdiaren oinarriak izapidetzeko.
Lortutako akordioan oinarrituta, egonkortzeko ezohiko egonkortze prozesu horrek garrantzi handiagoa emango dio lan esperientziari baremo osoan puntuagarriak diren gainerako merezimenduei baino, Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarak abenduan zehar argitaratuko du 480 plaza betetzeko deialdia, sukaldaritza eta garbiketako langileei zuzenduta, merezimendu lehiaketaren sistemaren bidez.