Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

EH Bilduk subiranotasuna eskatu du eredu ekonomiko berri baterako

Erantzukizun politikoak eta penalak eskatu ditu finantza erakundeen krisiaren arduradunentzat.

EH Bilduren artxiboko irudia. Argazkia. Efe
EH Bilduren artxiboko irudia. Argazkia. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak osatutako EH Bildu koalizioak egungo egoera ekonomikoa ikusita, "gaur inoiz baino gehiago Euskal Herriak subiranotasunean pauso bat aurrera" eman behar duela uste du, Espainian ezarritako politikari men egitea ekiditeko.

Eredu ekonomiko eta sozial berri bat eskatu du EH Bilduk “Rajoyren gezurrei” aurre egiteko, Espainiako finantza erakundeen egoeraren harira.

Marije Fullaondok (ezker abertzalea) eta Oskar Matutek (Alternatiba) honako hau esan dute: "Duela hilabete batzuk Rajoyk Espainiako Estatuko diru-kutxak onbideratuta zeudela azaldu zuen. Gezurra". Halaber, erreskatearen inguruko xehetasunak eskatu dituzte.

"Rajoyk dio erreskateak ez duela eraginik izango herritarren poltsikoetan. Beste gezur bat", nabarmendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea