Ekonomia -

Nafarroa

Poliziak 40 pertsona Hezkuntza Saileko gelatik atera ditu Nafarroan

Hezkuntzan egin nahi dituzten murrizketen aurka, Joseba Iribas kontseilariarekin bilera bat eskatzeko asmoa zuten; azkenean ez dute Hezkuntza kontseilariarekin biltzerik lortu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dozenaka irakasle eta guraso Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan (Iruñea) sartu dira, itxialdia egitera, Jose Iribas kontseilariari bilera bat eskatzeko asmoz, hezkuntza eremurako planteatu diren murrizketei buruz “negoziazio” bat egiteko.

Expe Iriarte irakasleen batzordeko LABeko bozeramaileak eman du itxialdi horren berri, eta 15:00etan hasi eta Foruzaingoak bertatik kaleratuta bukatu dela azaldu du.

Iriartek esan duenez, STEE-EILAS, LAB, ELA, AFAPNA, UGT, CCOO, ANPE eta CSIF sindikatuek deituriko batzarraren ondoren, 50 pertsona inguru (irakasleak eta ikasleen gurasoak) Hezkuntza Departamentura joan dira eguerdian, Iribasi bilera bat eskatzera.

“Ez dutenez erantzunik jaso”, kontseilariaren bulegoko pasilloetara joatea erabaki dute, bertan erantzunaren zain egoteko, eta, azkenean, Foruzaingoak kaleratu egin ditu. Azkenean 40 pertsona Hezkuntza Saileko gelatik kanpo geratu dira.

LABeko bozeramaileak kritikatu duenez, “negoziatzea ez da murrizketa proposamen bat egin eta bere horretan geratzea”, eta “aurrezteko beste era batzuk” ere badaudela defendatu du. “Dirua badago, eta hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan inbertitu behar da”, nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea