Ekonomia -

Asteburuan

Osakidetzako oposizioak: ia 65.000 hautagai, 1.493 lanpostutarako

Azterketak ostiralean hasiko dira, Hezkuntza Sailekoekin batera. Hezkuntzan 531 lanpostu eskaini ditu Jaurlaritzak eta 4.800 hautagai daude.

Azterketek asteburu osoa iraungo dute. EITB.
LEPa: 65.000 hautagai Osakidetzako 1.493 lanpostutarako

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzako eta Hezkuntza Saileko Enplegu Eskaintza Publikoak (EEE) 69.712 hautagai bilduko ditu asteburuan Bilbao Exhibition Centren (BEC), Barakaldon. Osakidetzan 1.493 lanpostu eskaini dituzte, eta Hezkuntzan, berriz, 531.

Hautagaien gehiengoak (64.908) Osakidetzako lanpostuetarako egingo du azterketa, eta gainontzeko 4.804ak, berriz, Hezkuntzakoa.

Julian Perez Gil Osakidetzako zuzendari nagusiak eta Tomas Mendoza Giza Baliabideetakoak prentsaurrekoa eman dute Bilbon, Osakidetzako EEEa aurkezteko. Bien hitzetan, enplegu eskaintzak "egonkortasun" handiagoa emango dio langile taldeari eta segurtasun klinikoa areagotuko du, diagnostikoa eta tratamendua hobetuz.

Azterketak ostiral arratsaldean hasiko dira, administratiboen 30 lanpostuetarako 4.693 hautagaiekin.

Antolaketa bereziaAzterketak behar bezala egiten direla zaintzeko Osakidetzak 400 langile izendatu ditu. Probak BECeko hiru pabiloitan egingo dira; guztira, 50.000 metro koadroko eremua izango dute hautagaiek (17.000 aulki, 16 kilometroko luzerako mahai-oholak, 120.000 azterketa-orri eta 72.000 koaderno).

Horrez gain, eta azterketaren atarian jende-pilaketa saihesteko, Metro Bilbaok zerbitzuen maiztasuna handituko du larunbat eta igande goizean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea