Ekonomia -

Oposizioak 2012

Osakidetzako eta Hezkuntzako 'makro-oposizioaren' azken eguna, BECen

Erizainen eta zerbitzuetako langileen azterketarekin amaitu da Osakidetzako oposizioa. Bestalde, Hezkuntza Sailak deitutako 531 lanpostu lortzeko azterketa eguna izan dute 5.000 lagun inguruk.

Azterketek asteburu osoa iraungo dute. Argazkia: EFE
Azterketek asteburu osoa iraungo dute. Argazkia: EFE
Amaitu da Osakidetzako eta Hezkuntzako 'makro-oposizioa'

00:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan amaitu da Osakidetzak asteburu honetarako deitutako 'makro-oposizioa'. 09:00etan hasi da erizainen azterketa. 11.721 lagun lehiatu dira 705 lanpostu lortzeko. Zerbitzuetako langileen azterketarekin amaitu da oposizioa; 8.075 lagun 63 lanpostutarako.

Larunbatean 40.000 hautagai baino gehiago izan dira BECen zaindari, administrari laguntzaile eta erizain laguntzaile lanpostuetarako azterketak egiten.

Osakidetzako deitutako Lan Eskaintza Publiko handieneterikoa da asteburukoa: 69.712  daude 1.493 lanposturako.

Osakidetzako azterketez gain, igandean Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak deitutakoak ere egin dira. 5.000 hautagai inguru izan dira euskal eskola publikoetan eskainitako 531 ikasle lanpostuetarako.

Antolaketa berezia

BECeko hiru pabiloitan

Horrez gain, eta azterketaren atarian jende-pilaketa saihesteko, Metro Bilbaok zerbitzuen maiztasuna handitu du larunbat eta igande goizean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea