Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Moody´sek EAEren eta beste 6 autonomia erkidegoren notak jaitsi ditu
Kalifikazio agentziak Euskadiren, Madrilen, Gaztela eta Leonen, Galiziaren, Extramaduraren, Andaluziaren eta Valentziaren notak jaitsi ditu Espainiako kaudimena "ahuldu" delako.
Erredakzioa
Moody´s kalifikazio agentziak ostiral honetan Euskadiren eta beste sei autonomia erkidegoren notak jaitsi ditu, eta aurreikuspen negatiboa ezarri die, asteazken honetan Espainiaren nota 'zabor bonu'tik urrats batera jarri ostean.
Halaber, Estatu Batuetako kalifikazio agentziak Murtziaren, Kataluniaren eta Gaztela-Mantxaren notak mantendu ditu, baina aurreikuspen negatiboa ezarri die etorkizunean jaitsiera bat izan dezaketelako, beste autonomia erkidegoen moduan.
EAEren kasuan, hiru maila jaitsi du, "A2t"ik "Baa2"raino. Bizkaiko Foru Aldundiaren kalifikazioarekin gauza bera egin du, orain "Baa2"an geratu delako.