Ekonomia -

Hauteskundeen ostean

Greziako Gobernua 'arin' eratzea eskatu du Eurotaldeak

Eurotaldeak "gogoan hartu" ditu Greziako hauteskundeetan izandako emaitzak, eta, iragarri duenez, Exekutibo berria sortzean, 'troika' Atenasera itzuliko da.

Jean-Claude Juncker Eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE
Jean-Claude Juncker Eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE
Jean-Claude Juncker Eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eurotaldeak "gogoan hartu" ditu Greziako hauteskundeetan izandako emaitzak eta Grezian Gobernu bat "arin" sortzea eskatu du, Jean-Claude Juncker Eurotaldeko presidenteak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak osatutako 'troika' Atenasera itzuliko da Gobernu berri bat eratu bezain laster. Hala ere, Eurotaldeko agiri honek ez du zehaztu defizita murrizteko Greziari denbora gehiago eskainiko ote dioten, Alemaniako Atzerri Gaietarako ministroak iragarri duen bezala.

"Egungo erronkei aurre egiteko Greziarrentzako berme onena aurrekontuetako erreformekin jarraitzea litzateke", azpimarratu du Eurotaldeak. "Greziak hartutako konpromisoan laguntzen jarraituko dugu", esan du erakunde honek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea