Ekonomia -
Nafarroa
Inasa Foilek Irurtzungo lantegia itxiko du
Konpainiak 168 langileetako 155 kaleratu ditu. Gainerako 13ak lantegia ixteko lanetan geratuko dira.
Erredakzioa
Inasa Foil enpresak Irurtzungo lantegia itxiko du, konpainiak berak Lourdes Goicoechea Nafarroako Gobernuko Industria kointselariari jakinarazi dionez.
Halaber, konpainiak enplegu-erregulazioko espediente bat onartu du, lantegiko 168 langileetako 155 kaleratzeko. Gainerako 13 pertsonak lantegia ixteko lanetan geratuko dira.
Iazko lehen seihilekoan, enpresak 26 langile kaleratu zituen, eta soldatak % 8 jaitsi zituen.
Apirilaren 2an, gainera, soldatak lan-hitzarmenarekin parekatzeko prozesua abiatu zuen (itunak aurrez ikusitakoak baino handiagoak ei ziren).
Zuzendaritzaren hitzetan, lantegiko "soldata handiek" garazi egiten zuten lehiakortasuna, eta, ondorioz, PPren Gobernuak onartutako lan erreforma ezartzea erabaki zuen, "kaleratzeak saihestu eta lantegiaren biziraupena bermatzeko".
Dena dela, enpresak kritikatu egin du langileek greba mugagabea abiatu zutela maiatzaren 24an.