Ekonomia -

EUROPAKO FUNTSAK

Europako funtsak eskuratzeko karga burokratikoa arintzea eta enpresei bermeak malgutzea eskatu du Azpiazuk

Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoari 1.571 milioi euro esleitu zaizkio Europatik etorritako Next Generation funtsetatik. Horietatik, 1.025 milioi Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu, eta, gainerakoa, (546 milioi) Estatuak.

Europako funtsak Euskadin. EITB
Europako funtsak Euskadin
Europako funtsak Euskadin. EITB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuaren arabera, 2023. urtea giltzarri izango da Europatik etorritako Next Generation funtsei dagokienean. Ildo horretan, Europako funtsak eskuratu ahal izateko karga burokratikoa arintzea eta enpresei bermeak malgutzea defendatu du, beti ere beharrezkoak diren kontrolak ezarrita.

Azpiazu sailburuak gaur goizean agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, Europako funtsen egoeraren berri emateko. Oraingoz, 1.571 milioi euro esleitu zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoari Europatik etorritako Next Generation funtsetatik. Horietatik, 1.025 milioi Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu, eta, gainerakoa, (546 milioi) Estatuak. Funtsen inguruko azken argibideak urrian eman zituen Azpiazuk, eta ordutik, hazi egin da diru kopurua.

Europako funtsak

Europako funtsak

Funts horiek sailen artean banatzeko orduan, Arantxa Tapiak buru duenak (Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena) eta Iñaki Arriolak zuzendutakoak (Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Garraioa) eta 254,71 milioi eta 247,56 milioi eskuratu dituzte, eta horien atzetik Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailera (137,08 milioi) eta Lana eta Enplegua Sailera (79,76 milioi) bideratu da diru gehien. Horien artean, zenbateko guztiaren % 85 baino gehiago pilatzen dute.

Sailak

Sailak

Ibilgailu Elektriko Konektatua delakora 250,69 milioi euro bideratu dira eta horren barruan kokatzen da Basquevolt proiektua, Araban bateria elektrikoak ekoizteko egitasmoa. Osasunaren arloan, esaterako, Europako funtsek Osasunberri finantzatzeko balioko dute, Euskadiko osasun industriaren sektorea indartzeko proiektua.

Eusko Jaurlaritzaren altxortegian sartu diren 828 milioietatik % 80 (662 milioi) mobilizatu dira deialdien, kontratuen edo beste erakunde batzuei egindako transferentzien bidez. Euskal enpresek 405 milioi euro eskuratu ahal izan dituzte.

2022. urtearen amaierara arte Europako funtsetatik 154 milioi euro iritsi dira 191 udaletxetara, eta esleitutako kopuruaren % 50,35 hiriburuentzat izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra albisteak EAE albisteak Europako herrialdei buruzko albisteak Espainiako Gobernua bideoak Ekonomia Gaurko titularrak Eguneko albisteak Dirulaguntzak