Ekonomia -

Azpiegiturak

Revilla eta Urkullu otsailaren 27an bilduko dira Santander eta Bilbo arteko trenari bultzada emateko asmoz

Bilera Arku Atlantikoko Batzordearen markoan egingo dute. Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentearen hitzetan, bi agintariak "trena existitzeko asmoan bat eginda" daude.

Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentea. Argazkia: EFE
Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentea. Argazkia: EFE
Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak bilera egingo dute otsailaren 27an Gasteizen, Santander eta Bilbo arteko tren lasterraren proiektuari "bultzada bat emateko" asmoz.

Hala iragarri du Revillak, Castro Urdialesera egindako bisita aprobetxatuz. Udalerri horrek trena baliatuko du, "seguru", esan duenez.

Urkullurekin egingo duen hurrengo batzarrari dagokionez, Revillak adierazi du bi agintariak "trena existitzeko asmoan bat eginda" daudela. Bilera Arku Atlantikoko Batzordearen markoan egingo dute.

"Nik begitan dut tren hau, eta lortuko dugu", azpimarratu du Kantabriako presidenteak. Buruzagiaren ahotan, Espainiako Gobernuaren babesa duen azpiegiturak "Kantabria, Santander eta, jakina, Castro erabat aldatuko ditu".

"Hori etorkizunean pentsatzea da, lurraldea, biztanleria, eraldatzen eta aberastasuna sortzen duten proiektuetan", nabarmendu du Revillak, Kantabriako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kantabria Renfe Garraio publikoa Merkantzia-garraioa