Ekonomia -

Aldundiaren aurkako salaketa

Bizkaiko 'atzerapenengatik' 13 milioi ordaindu dituela dio Lanbidek

"Atxikita" dituen gizarte-laguntzen inguruko 1.500 txostenak emateko eskatu dio Lanbidek Bizkaiko Aldundiari.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko bulego bat.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko bulego bat.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko bulego bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Aldundiak Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarrietan egin duen "kudeaketa txarra" dela eta, 13 milioi euro "gehiago" ordaindu behar izan dituela esan du Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak.

Javier Ruiz Enplegu sailburuordeak eta Pedro Sanchez Enplegurako Formaziorako zuzendariak prentsaurrekoan azaldu dutenez, 13 milioi euro "gehiago" ordaindu behar izan dituzte. Urtarriletik Lanbidek kudeatzen du Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria. Ordura arte, Udalek egiten zituzten txostenak, ondoren Aldundiek ematen zituzten ebazpenak, eta azkenik, Jaurlaritzak ordaintzen zituen laguntzak. Ildo honetan, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren atzerapenengatik 9,6 milioi euro eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarrien atzerapenengatik beste 3, 4 milioi ordaindu behar izan dituztela salatu dute.

Euren ustez, Aldundiak 1.500 txosten baino gehiago "atxiki" ditu, eta lehenbailehen emateko eskatu dute.

Beste Aldundiek dagoeneko dokumentazio guztia eman dutela gaineratu dute, Bizkaiak, ordea, ezetz. "1.500 familia horientzat drama bat da, gure bulegoetara etortzen baitira, baina guk ezin dugu ezer egin", adierazi dute.

Bizkaiko Aldunaiak ukatu egin ditu atzerapenak

Bizkaiko Foru Aldundiak Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren gaineko  txostenetan atzerapenik ez dela izan esan du. Halaber, laguntza horien ordainketa "Eusko Jaurlaritzaren gauza izan da beti, Aldundiei hori izapidetzeko kostu adizionala leporatzeak ez du zentzurik", esan du.

Ohar batean, Javier Ruiz Antolakuntza sailburuordeak hala erantzun dio Bizkaiko Foru Aldundiari, haren ustez Aldundiak erregularrak ez diren 1.500 txosten "atxiki" ditu, eta "lehenbailehen"  bidaltzeko eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea