Ekonomia -
Lan gatazka
Inauxako langileek hiru greba-egun deitu dituzte
Amurrioko enpresa honetako langileek neurri hau euren hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatu ostean hartu dute.
Erredakzioa
Amurrioko Inauxa enpresako langileek, Tubos Reunidos taldekoak, hiru greba egun deitu dituzte, gaurko, asteazkenerako eta uztailaren 3rako, euren hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatu ostean.
Enpresa batzordeak jakitera eman duenez, negoziatzen sei hilabete eman eta 15 bat bilera egin ostean erabaki dute protesta egitea, enpresaren planteamenduak “negoziaketa prozesu osoan ia berberak” izan baitira: lanaldia 40 ordu handitzea, atseden hartzeko tarteak 42 minututik 20ra murriztea eta soldatak “irabazien arabera” igotzea, “eta irabazirik ez balego, soldatak izoztea, enpresak hitzarmenarentzat proposatzen duen hiru urteko indarraldirako”.
Deitutako hiru greba-egunek uztailean jarraipena izango dute, enpresaren jarrera aldatzen ez bada.