Ekonomia -

Burtsa

Banku handiak burtsan hondoratu dira SVBren porrotak sektoreari ekar diezazkiokeen ondorioengatik

Espainiako burtsan, saioaren amaieran beherakada handienak izan dituzte IBEX indizean kotizatzen duten sei bankuk, Sabadell buru zutela (% 11,81); ondoren, Bankinter (% 8,54), BBVA (% 8,24), Unicaja Banco (% 7,78), Santander (% 7,35) eta CaixaBank (% 6,24).

HSBC Holdingsek Silicon Valley Bank UK Limited erosi du. Argazkia: EFE
HSBC Holdingsek Silicon Valley Bank UK Limited erosi du
HSBC Holdingsek Silicon Valley Bank UK Limited erosi du. Argazkia: EFE

01:02

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako banku handiek beherakada handiak jasan dituzte burtsan gaur, Silicon Valley Bank eta Signature Bank estatubatuarren porrotak sektoreari ekar diezazkiokeen ondorioengatik.

Espainiako burtsan, saioaren amaieran beherakada handienak izan dituzte IBEX indizean kotizatzen duten sei bankuk, Sabadell buru zutela (% 11,81); ondoren, Bankinter (% 8,54), BBVA (% 8,24), Unicaja Banco (% 7,78), Santander (% 7,35) eta CaixaBank (% 6,24). Horrela, Espainiako Burtsak % 3,51 egin du behera, 2022ko ekainetik izan duen beherakadarik handiena, bankuek bultzatuta.

Era berean, Frankfurteko DAX 40 indizeak % 3,04ko jaitsierarekin itxi du saioa. Commerzbankek % 12,7 galdu du, 9,96 euroraino, eta Deutsche Bankek % 4,9 egin du behera, 10,14 euroraino.

Finantzen sektoreko kotizatuak ere galeren buru izan dira Londresko Burtsan, saioan % 2,58 jaitsiz.

Londresko burtsan, eguneko protagonista nagusia Europako banku handiena izan da, HSBC; izan ere, % 4,13 utzi arren, ez da izan galeren eragin handiena jasan duen erakundea.

HSBCren bi banku lehiakidek, Standard Charteredek eta Barclaysek, izan dute eguneko beherakadarik handiena, % 6,89 eta % 6,31 galdu baitute, hurrenez hurren.

Credit Suissek % 9,58ko galera izan du Zuricheko burtsan, egunean zehar minimo historikoa behin baino gehiagotan markatu ostean.

Zer gertatzen ari da Silicon Valley bankuarekin eta zer eragingo du?
Zer gertatzen ari da Silicon Valley bankuarekin eta zer eragingo du?
Zer gertatzen ari da Silicon Valley bankuarekin eta zer eragingo du?

1:14

Silicon Valley Banken porrotak eragina izan du AEBn zein handik kanpo dauden banketxeetan

Finantza arazo larriak tarteko, bi egunez behea jo zuten Silicon Valley Bank (VB) bankuaren akzioek iragan astean, eta horrek eragina izan du sektorean, dela AEBn bertan, dela handik kanpo. Hala, krisi berri baten mehatxuak inbertitzaileak beldurtu ditu azken egunotan.

Hain zuzen ere, teknologia eta zientzia enpresa berriei zuzendutako SVB bankuaren akzioek % 60 egin zuten behera joan zen ostegunean, eta % 68 ostiralean, kotizazioa eten aurretik.

Gauzak horrela, Kaliforniako finantza berrikuntzarako departamentuak, non SVBk egoitza duen, konpainiaren kontrola bere gain hartzea erabaki zuen, banku horrek likidezia eza eta kaudimengabezia zituela arrazoituta. Horrekin asmo zuten Gobernuak babestutako gordailuak zaintzea.

2008ko krisiaz geroztik, AEBn inoiz izan den porrot ekonomiko handienetakoa da SVBrena.

AEBk plan bat jarri du martxan SVBren gordailuak babesteko

Silicon Valley Banken gordailuak babesteko asmoz-edo, Estatu Batuek plan bat jarri zuten abian atzo. Izan ere, Signature Bank erakundeak ere bere itxiera iragarri du bart, parametro berberak argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Ameriketako Estatu Batuak BBVA Europa albisteak Espainia Banco Santander Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Burtsa
Bisitatuena