Ekonomia -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

Oyarzabal, PSEk EAEren 'etorkizuna hipotekatuta' utziko duen beldur

Euskadiko PPren idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzak Osasun alorreko murrizketak ez ezartzea kritikatu du. "Dirua nondik aterako duen eta defizita nola murriztuko duen azaldu beharko du", esan du.

Iñaki Oyarzabal PPren Euskadiko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Iñaki Oyarzabal PPren Euskadiko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Iñaki Oyarzabal PPren Euskadiko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPren idazkari nagusiaren aburuz, murrizketak ez egitea erabakita PSE "populismoa egiten saiatzen ari da" eta, bitartean, "erruz gastatzen ari da". Horregatik, euskal herritarren "etorkizuna hipotekatuta" utziko duen beldur da.

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean, Oyarzabalek Eusko Jaurlaritzak Osasun alorreko murrizketak ez ezartzea kritikatu du, eta, egiten ez badu, "dirua nondik aterako duen eta defizita nola murriztuko duen azaldu beharko du", gaineratu du.

Horrez gain, PP 2013ko aurrekontuak Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzeko prest dagoela iragarri du Oyarzabalek. Hala ere, krisitik ateratzeko "neurri sendoak" eta inbertsioak proposatzeko eskatu dio Jaurlaritzari.

Agintaldia bakarrik bukatu nahi badu, Eusko Jaurlaritzak "martxan jarriko dituen ekimenak" zeintzuk diren eta "norekin adostuko dituen" azaldu beharko dituela esan du Euskadiko PPren idazkari nagusiak.

Terrorismoaren biktimak

Oyarzabalek azaldu duenez, bere alderdiari Poliziaren eta terrorismoaren "biktimak parekatzea" arriskutsua iruditzen zaio. Euskadiko PPren idazkari nagusiaren aburuz, hori da Eusko Jaurlaritzak egin duen dekretuak jasotzen duena.

Pilotakada baten ondorioz hil zen Iñigo Cabacas Athleticeko zalearen kasua eta Gasteizen azkenaldian izan diren kasuak ETAko biktimen minarekin parekatzea kritikatu du Oyarzabalek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea