Ekonomia -

Garraioa

Enkarterriko eta Ezkerraldeko langileek Bizkaibuseko linea guztien baldintzak parekatzeko eskatu dute

Ezkerraldea Meatzaldea (EMB) eta Vectalia Enkarterri emakidadunek Foru Aldundiaren inplikazioa eskatzen dute, Durangaldeko linearen baldintza berak lor ditzaten.

Bizkaibuseko langileen manifestazioa. EITB Mediaren bideo bateko irudia
Bizkaibuseko langileen manifestazioa.
Greba eguna dute gaur Enkarterriko eta Ezkerraldeko Bizkaibuseko lineetan

0:40

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaibuseko Ezkerraldea Meatzaldea (EMB) eta Vectalia Enkarterri kontzesionarioetako langileek manifestazioa egin dute Bilbon. Greba egin duten langileek eskatu dute soldata benetako KPIren arabera hobetzeko, hitzarmen "bidezkoa" eta zerbitzuaren esleipendun guztien lan baldintzak parekatzeko.

Manifestazioa 8:00etan abiatu da, EITBren egoitzatik, eta bi ordu geroago amaitu da Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean. Foru Aldundiari inplikatzeko eskatu dio, "giltza" baitu gatazka konpontzeko eta emakidadunen arteko lan baldintzen desberdintasunekin amaitzeko.

Bizkaibuseko bost enpresa emakidadunetatik lau mobilizatuta daude, Avanza Durangaldeko lineak bakarrik berritu baitu hitzarmena. Gainerakoek uste dute "onartezina" dela enpresa horiek langileen arteko "desberdintasuna" mantentzearen alde egitea.

Bizkaibus osatzen duten 1400 langileetatik, "400ek baldintza batzuk dituzte eta gainerako 1000ek beste baldintza batzuk dituzte, inoiz onartu ez dena eta orain arte inoiz gertatu ez dena".

EMBri eta Enkarterriri dagokienez, martxoaren 28an, asteartean, amaituko da mobilizazioen txanda berria, oraingoz deitutako azken greba egunarekin. Apiriletik aurrera, eta negoziazioetan "blokeoak" jarraitzen badu, enpresa batzordeek aurreratu dute "lehen eguneko" aldarrikapenei eutsiko dietela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Eusko Langileen Alkartasuna albisteak Ekonomia berriak Bizkaibus albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Garraio publikoa Enkartazioak