Ekonomia -
Krisiaren jarraipena, Sarean
PrimadeRiesgoBot: arrisku-sariaren egoera, Twitterren
Hamar minutuan behin era automatikoan arrisku-sariaren berri ematen duen Twitterreko kontu bat da. Maiatzaren erdialdera estreinatu zutenetik, 37.800 jarraitzaile baino gehiago lortu ditu.
Erredakzioa
Arrisku-sariak interes handia eragin du azken hilabeteetan, eta, hori dela eta, erreminta berriak sortu dira. Ezagunenetako bat PrimadeRiesgoBot Twitterreko kontua da.
Hamar minutuan behin era automatikoan arrisku-sariaren berri ematen duen Twitterreko kontu bat da.
PrimadeRiesgoBot maiatzaren 15ean sortu zuten, eta pixkanaka-pixkanaka zerbitzua hobetu du. Hasiera batean, arrisku-sariaren mailaren berri bakarrik ematen zuen, baina orain maila, gora edo behera egin duen, data eta ordua eskaintzen ditu.
Maiatzaren erdialdera estreinatu zutenetik, 37.800 jarraitzaile baino gehiago lortu ditu.