Ekonomia -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Pentsioen erreforma, martxoko inflazioaren aurrerapena eta osoko bilkura Legebiltzarrean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 30, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Pentsioen erreforma: Pentsioen sistema publikoa erreformatzen duen lege-dekretua gaur bozkatuko dute Kongresuko osoko bilkuran, eta Espainiako Gobernuak nahikoa babes lortu ditu baliozkotzeko. PPk eta Voxek zer bozkatuko duten ikusteko dago.
- Martxoko inflazioaren aurrerapena: Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) martxoko Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) datu aurreratua argitaratuko du gaur. Otsailean inflazioa hamarren bat igo zen, eta urte artekoa % 6an kokatu, elektrizitatearen eta elikagaien garestitzeagatik.
- Osoko bilkura Legebiltzarrean: EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiek herrialdeen erabakitzeko eskubidearen aldeko akordioa onartuko dute Eusko Legebiltzarrean egingo den osoko bilkuran. Besteak beste, Espainiako Konstituzioa erreformatzea proposatuko dute, errepublikari eta erabakitzeko eskubideari bidea zabaltzeko. Eztabaida amaitu ondoren, Josu Etxaburu Gure Esku plataformako bozeramaileak agerraldia egingo du Legebiltzarreko atarian.