Ekonomia -

Araudi berria Gipuzkoan

Bigarren etxebizitzei Higiezinen Zerga igotzea onartu dute Gipuzkoan

Ohiko bizileku ez diren etxebizitzei Ondasun Higiezinen Zergan % 150 arteko igoera ezarri ahal izango diete Gipuzkoako Udalek.

Ondasun Higiezinen Zergaren inguruko araudi berria Gipuzkoan.
Ondasun Higiezinen Zergaren inguruko araudi berria Gipuzkoan.
Ondasun Higiezinen Zergaren inguruko araudi berria Gipuzkoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoak bigarren etxebizitzei Ondasun Higiezinen Zerga igotzeko araua onartu du gaur Batzar Nagusiek  Zarautzen egin duten osoko bilkuran.

Bilduren gobernuaren Ogasun eta Finantza batzordeak sustatutako arau proiektuari babesa eman dio PSE-EEk eta ondorioz, araua onartu egin dute. EAJk eta PPk, ordea, aurka bozkatu dute, etxebizitza hutsen arazoa konpondu beharrean, diru-sarrerak lortzeko neurria besterik ez dela argudiatuta.

Urte politikoaren amaiera ospatzeko, urtero osoko bilkura ibiltariak egiten dituzte. Gaur Zarautzen egon dira, eta hurrengo urtean Irunen amaitzea adostu dute.

Hala ere, aurten asteazkeneko ez-ohiko bilkurarekin amaituko dute kurtso politikoa, izan ere, Juan Carlos Alduntzin Ingurugiro diputatuaren aurkako zentsura mozioa eztabaidatuko dute.

Araudi berri honekin, Udalek ohiko bizileku ez diren etxebizitzei Ondasun Higiezinen Zergan % 150 arteko igoera ezarri ahal izango diete.

Honen alde azaldu diren alderdien arabera, ez da etxebizitza hutsen arazoarekin amaituko, baina, behintzat "gehien dutenek gehiago ordaindu beharko dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea