Krisi Ekonomikoa -

Radio Euskadin

Langabeziaren beherakada udak eragin duela dio ELAk

ELAko idazkari orokorrak "langabezia eta pobrezia" gehiago izango dugula iragarri du.

Adolfo Muñoz Radio Euskadin. EITB
Adolfo Muñoz Radio Euskadin. EITB
Adolfo Muñoz Radio Euskadin. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz ELAko idazkari orokorrak uste du langabeziaren beherakada udak eragin duela, baina "langabezia eta pobrezia" gehiago izango dugula iragarri du.

Radio Euskadiko elkarrizketa batean, ekainean langabezia-tasak behera egitea "uda iritsi dela esan nahi du, eta sasoi honetan langabezia jaisten ez bada, noiz gertatuko da?", nabarmendu du. "Langabeziaren egiazko arazoa ez da batere aldatu".

Alderdi politikoak, patronalak eta banketxeak kritikatu ditu. Ildo honetan, Andaluziako eta EAEko alderdi sozialistaren arteko ezberdintasuna "hauteskundeak Andaluzian pasatu direla da", esan du. "Lehendakariak, guk eta EAJk bezain beste daki, azken honek esan baitzion Konstituzionalean helegitea aurkeztu behar zela, Auzitegiak Rajoyri arrazoi emango diola. Hemendik aurrera, lehendakariak hauteskundeak datozela eta, denbora irabazi nahi du", gaineratu du. "Hauteskundeetarako antzerkia da", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea