Ekonomia -

BARNE PRODUKTU GORDINA

EAEko ekonomia % 0,4 hazi da urteko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta

Iazko hiruhileko berarekin alderatuta, ostera, igoera % 2,2koa izan da. Edozein kasutan, EAEko ekonomiaren dezelerazio edo moteltze "txikia" gertatzen ari dela azpimarratu du Eustatek.

Grafikoa: EITB Media
Grafikoa: EITB Media
Grafikoa: EITB Media

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eustat Euskal Estatistika Erakundearen arabera, EAEko ekonomiaren "dezelerazio txikia" gertatu da, nahiz eta bilakaerak "positiboa" izaten jarraitzen duen.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia % 0,4 hazi da urteko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta, eta dagoeneko 11 hiruhileko daramatza positiboan.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, berriz, Barne Produktu Gordina % 2,2 igo da.

Enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta, % 0,3 igo da 2023ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Iazko hiruhileko beraren aldean, ostera, % 1,5 hazi da.

Datorren ekainaren 2an, Eustatek BPGaren eta enpleguaren zenbatespen bereiziak argitaratuko ditu 2023ko lehen hiruhilekoko kontuetan, aurrerapen hori egiteko unean eskuragarri ez zegoen koiunturazko informazioa sartu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak Eustaten datuak BPGd Euskadi