Ekonomia -
Lan eskaintza publikoa
114 lanpostuko lan eskaintza publikoa egingo du Bilboko Udalak
Euskararen ezagutzari dagokionez, 91 lanpostutan nahitaezko baldintza izango da plaza horri dagokion maila egiaztatzea; gainerako 23 lanpostuetan, ez.
EITB MEDIA
Bilboko Udalak lan eskaintza publiko berri bat onartu du gaurko bilkuran, 2023rako. 114 lanpostuko enplegu eskaintza izango da. Gainera, barne sustapenerako 24 plaza eskainiko ditu.
Euskararen ezagutzari dagokionez, 91 lanpostutan nahitaezko baldintza izango da plaza horri dagokion hizkuntza-maila egiaztatzea; gainerako 23 lanpostuetan, ez.
Era berean, desgaitasunak dituzten hautagaientzat 4 plaza gordeko dituzte. Beraz, kolektibo horrentzat gorde beharreko gutxieneko kopurua (% 2) gaindituko du Udalak. Izan ere, guztira, Bilboko Udaleko 2.466 lanpostuetako 52 izango dira horientzat gordetakoak.
Kategoriak
Hauek dira eskainitako 114 plazak: 59 udaltzain; hiru suhiltzaile; administrazio orokorreko teknikari bat; bi arkitekto; ingeniari bat; albaitari bat; agronomia-ingeniari bat; drogamenpekotasuneko teknikari bat; hiru arkitekto; gizarte-langile bat; enpresa-erizain bat; 12 administrari; hiru delineatzaile; obretako inspektore bat; liburutegi-laguntzaile bat; laborategiko laguntzaile tekniko bat; informatikako laguntzaile tekniko bat; automozioko laguntzaile tekniko bat; ofizioetako bederatzi ofizial, eta 11 menpeko.