Ekonomia -

Lana

Enpresek zenbait jarduera eten behar izango dituzte bero boladen aurrean

Neurria ostegun honetan klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko onartutako errege lege dekretuaren barruan dago, eta langileak muturreko tenperaturetatik babesteko neurri egokiak aurreikusteko betebehar zehatza ezartzen du.

Langileak Gasteizen, eguzkipean lanean. Artxiboko argazkia: EITB Media
Langileak Gasteizen, eguzkipean lanean. Artxiboko argazkia: EITB Media
Langileak Gasteizen, eguzkipean lanean. Artxiboko argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak hainbat neurri onartu ditu langileak bero boladetatik babesteko; horien artean, debekatuta egongo da zenbait ordutan lan jakin batzuk egitea, Aemet Estatuko Meteorologia Agentziak alerta laranja edo alerta gorria iragartzen duenean, tenperatura altuengatik.

Ministroen Kontseiluaren bileraren ostean, Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroak azaldu duenez, neurria jasotzen duen lege dekretu berri horren bidez, klima aldaketaren ondorioen inguruko "baldintzak zorrotzago" bilakatuko dira, muturreko bero egoera horietan lan jakin batzuk debekatuz, osasunerako arriskua dagoenean.

2022ko udan, ekainaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean erregistratutako tenperaturen batez bestekoa serie historikoaren hasieratik izandako altuena izan zen. Hilabete horietan, tenperaturak 4.800 heriotza baino gehiago eragin zituen Espainia osoan.

Joan den udan, 60 urteko langile bat hil zen Madrilgo Vallecas auzoko kaleetako kale garbiketan bere lan betebeharrak betetzen ari zela; eta beste batek Lorcan (Murtzia) galdu zuen bizia, bertan urik edo hidratazio baliabiderik ere ez baitzuen eskura.

"Jada ezin da fenomeno hori gertakari isolatu gisa ulertu, joera gorakor gisa baizik, eta horren ondorioz, egungoa bezalako egoerak gero eta maizago errepikatuko dira", gehitu du Lan Ministerioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alerta meteorologikoak Lana berriak Espainiako Gobernua argazkiak Espainia Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Bero-boladak azken ordukoa Yolanda Diaz