Ekonomia -

Gizarte-laguntzak

Gipuzkoan 3.100 pentsiodun laguntzarik gabe utzi dituztela salatu dute

Gipuzkoako Aldundiak salaketa ukatu du, "oinarririk gabekoa eta datu faltsuekin egindakoa" dela argudiatuta. Halaber, Jaurlaritzari "bere miseriak besteengan ez botatzeko" eskatu dio.

Egoerak 3.130 pentsiodunei eragin die. Efe.
Gipuzkoa diru-laguntzak | Zenbait pentsidun, laguntza gabe, Gipuzkoan
Egoerak 3.130 pentsiodunei eragin die. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak ohartarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak berriki onartu duen Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza (DBL) dela-eta, Gipuzkoako 3.130 pentsiodun laguntza osagarririk gabe geratu dira.

“DBLa kudeatzen hasi aurretik ere laguntzak kentzen hasiak dira dagoeneko, egoera oso txarrean dagoen kolektibo horri dagokionez eta, gainera, atzeko atetik”, salatu du Javier Ruiz Plangintza eta Enpleguko sailburuordeak.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bere bulego-sarearen bitartez jakin du Gipuzkoako Foru Aldundia murrizketak egiten hasi dela; izan ere, Sailaren bulegoetara joaten hasi baitira neurriaren eraginpean hartutako pentsiodunak, Lanbideren babesa eskatzeko.

Eraginpean hartutako pertsonak asko dira, 3.130 lagun inguru, baina hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez die jakinarazi laguntza horiek ezabatzeko erabakia hartu duela. “Antza, Gipuzkoako Aldundiaren maniobra bat da hori guztia, gure adinekoei arreta emateko funtsak murriztu eta mugatzeko maniobra, hain zuzen”.

Aldundiak salaketa aukatu du "oinarririk gabekoa eta datu faltsuekin egindakoa"
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea