Ekonomia -
Brasilen
Europak soja transgeniko berri bat merkaturatzea onartu du
Erabakiak bultzada handia emango die Brasileko soja exportazioei, hazi-ekoizleen arabera.
Erredakzioa
Europar Batzordeak ekainaren 28an onartu zuen soja transgenikoaren teknologia berri bat merkaturatzeko baimena. Teknologia horrek herbizidei tolerantzia bakarra eta intsektuei erresistenzia uztartzen ditu eta genetikoki aldatutako hazien merkatua zabaltzea eta haien onurak onartzea dakar, Brazilian Association of Seeds and Seedlings (ABRASEM) erakundearen arabera.
ABRASEM gustura agertu da erabakiarekin, goi-teknologia erabalita moldatutako haziei ateak ireki eta nekazariei onurak ekarriko dizkielako. Horrez gain, hemendik aurrera Europar Batasunera hazi berri horiekin ekoiztutako seoja esportatu ahal izango dute.
Europa Brasileko soja esportazioen bigarren hartzailea da, Txinaren atzetik.
Haziari dagokionez, Brasilek adierazi du ingurimenari on egingo diola, herbiziden eta intsektiziden erabilera murriztuko duelako.