Ekonomia -

AKORDIOA

Eusko Jaurlaritzako garbitzaileek % 2,5eko soldata-igoera izango dute

UGT Euskadi sindikatuak eta ISS eta Zaintzen enpresek akordioa lortu dute gaur. Neurriak 3.000 langileri eragingo die, eta atzeraeraginezko ondorioak izango ditu, urtarrilean hasita.

Garbitzaile bat, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Garbitzaile bat, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Garbitzaile bat, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzarentzat lan egiten duten garbitzaileek % 2,5eko soldata-igoera izango dute, UGT Euskadi sindikatuak eta ISS eta Zaintzen enpresek lortutako akordioari esker, sindikatu horrek ostegun honetan ohar bidez jakitera eman duenez. Soldata-igoera hori garbitzaile guztiei ezarriko zaie.

Neurriak 3.000 langileri eragingo die, eta atzeraeraginezko ondorioak izango ditu, urtarriletik hasita. UGT Euskadik % 53,3ko ordezkaritza du langileen kolektibo horretan.

UGTko ordezkarien arabera, "soldata igoera horrek duintasuna itzultzen dio sektoreari, eta langileek erosteko ahalmena galtzea saihesten du, neurrigabeko inflazio honen aurrean. Hori ez da gertatzen beste sektore batzuetan, beste sindikatu batzuek ez baitute hitzarmenik sinatu nahi".

Sindikatuarentzat, horrelako akordioak ez sinatzeak "erosteko ahalmenaren galera areagotzen du, gaur egungo inflazioaren eraginez", eta horrek "langileak gehiago pobretzea besterik ez dakar".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Funtzionarioak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak UGT Soldatak gaur