Krisi Ekonomikoa -
Rajoyren murrizketak
PSE: 'PPk eta EAJk Euskadiko Ongizate Estatua desegin nahi dute'
Agerraldi batean, Pastorrek gogor kritikatu ditu Rajoyk atzo iragarritako murrizketak eta, neurri horien aurrean, Jaurlaritzak "beste politika bat aplikatu" duela azpimarratu du.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSEko Legebiltzarreko bozeramailearen iritziz, EAJk eta PPk Euskadiko "Ongizate Estatua desegin nahi dute". Oposizioko alderdi biei Jaurlaritzarekin elkarlanean aritzeko eskatu die, "Espainiako Gobernuak iragarritako murrizketen aurrean, autogobernua defendatzeko".
Agerraldi batean, Pastorrek gogor kritikatu ditu Rajoyk atzo iragarritako murrizketak eta, neurri horien aurrean, Jaurlaritzak "beste politika bat aplikatu" duela azpimarratu du.
EAJk bere proposamenak "ezkutatu" egin dituela salatu du sozialisten bozeramaileak. Pastorren arabera, jeltzaleek "bat egiten dute" Rajoyren politikarekin.
Bestalde, Jaurlaritzak murrizketen xehetasunak ezagutzera itxarongo duela berretsi du, Euskadin aplikagarriak diren erabakitzeko.
Hala ere, Osakidetzan eta hezkuntzan eginiko murrizketekin izan zuten jarrera mantendu egingo dutela nabarmendu du (Euskadin ez dira indarrean sartu).
Euskadiko Ongizate Estatua defendatu duen alderdi bakarra PSE izan dela adierazi du Pastorrek. Gainerako alderdiek "proposamenik" ez dutela egin kritikatu du.