Ekonomia -
Datu negatiboak
Burtsak % 2,58 egin du behera eta arrisku-saria 538 puntutan kokatu da
6.630,10 puntuan bukatu du jarduna. Arrisku-saria 538 puntuan dago.
Erredakzioa
Espainiako burtsak % 2,58 egin du behera ostegun honetan, eta 6.700 puntuko maila galdu du. Europak eta Wall Streetek bultzatuta egin du behera burtsak, Gobernuak murrizketa neurri berriak iragarri eta biharamunean. Arrisku-saria 538 puntuan kokatu da gaur.
Ibex 35ek 175,80 puntu galdu ditu, eta 6.630,10 puntuan bukatu du jarduna. Urteko galerak % 22,60koak dira.
Adituen ustez, inbertsoreak beldur dira Rajoyren murrizketek izango duten eraginekin. Ekonomia suspertu baino, neurriek etxeko kontsumoa murriztu egingo dutela adierazi dute gaur inbertsoreek, adituen arabera.
Balore handi guztiek egin dute behera: Iberdrolak % 5,81 galdu du; Repsolek, % 3,45; Telefonicak, % 3,22; BBVAk, % 2,53%; Santanderrek, % 1,97; eta Inditexek, berriz, % 1,61.