Ekonomia -

INFLAZIOA

Urte arteko inflazioaren igoera % 3,4an geratu da EAEn, eta % 3,6an, Nafarroan, maiatzean

Espainiako Estatuan maiatzean urte arteko tasa % 3,2an kokatu da. Erregaiak merkatu eta elikagaiak gutxiago garestitu direlako apaldu da, batez ere, inflazioa.

Urte arteko KPIaren bilakaera. Grafikoa: EITB Media
Urte arteko KPIaren bilakaera. Grafikoa: EITB Media
Urte arteko KPIaren bilakaera. Grafikoa: EITB Media

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte arteko inflazioaren igoera apaldu egin da maiatzean, eta % 3,4an gelditu da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), eta % 3,6an Nafarroan, aurreko hilabetean baino 0,9 eta 0,7 puntu gorago, hurrenez hurren, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera.

Apiriletik maiatzera, ostera, inflazioa mantendu egin da EAEn, eta hamarren bat jaitsi da Nafarroan.

Urtea hasi zenetik, prezioak % 1,9 garestitu dira EAEn, eta % 1,3 Nafarroan.

Espainiako Estatuan, urte arteko KPIa % 3,2ra apaldu da maiatzean, eta 2021eko uztailetik izandako txikiena da. Apirilean, urte arteko tasa % 4,1ekoa izan zen, eta, beraz, bederatzi hamarren egin du behera.

Erregaiak merkatzeak eta elikagaiak gutxiago garestitzeak eragin dute, batez ere, inflazioaren apaltzea. Halaber, elikagaien prezio igoera apaldu bada ere, duela urtebete baino % 12 garestiagoak dira Espainiako Estatuan.

Bestalde, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) bost hamarren jaitsi da maiatzean, % 6,1eraino. Hortaz, KPI orokorra baino 2,9 puntu handiagoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak EAE Espainia argazkiak KPI albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa